Derbia jokatuko dute Marrasek eta Burdinolak

Erredakzioa 2022ko ots. 5a, 08:48

Marraseko infantilak. Argazkia: Marras.

Gaur, zapatua, Marras taldeko infantilek derbia jokatuko dute Bergarako Burdinola taldearen kontra. 16:45ean hasiko da norgehiagoka, Gasteizen. Irabazteko esperantzarekin joango dira soraluzetarrak.

Bi taldeak puntutan berdinduta daude sailkapen orokorrean, beraz, gaur irabazteak soraluzetarrei aukera emango lieke bergararrak aurreratzeko.

Etxekoen entrenatzaile Iraitz Ibarzabalek partida intentsoa izango dela iragarri du, Gipuzkoan dauden bi talde bakarren arteko norgehiagoka baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.