Hilero moduan, presoen eskubideengatik plazara

Ubane Madera Zangitu 2022ko ots. 1a, 09:05

Hileko azken barikuari dagokion lez, urtarrilaren 28an egin zuten euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Plaza Berrian. 35 bat lagunek babestuta, elkarbizitzaren aldeko mezua plazaratu zuten. Bestalde, ordutegi berria estreinatu zuten, 19:30etik 19:45era eta jakinarazi zuten, aurrerantzean, ordutegi horretan egingo dituztela presoen aldeko elkarretaratzeak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.