Bihar, 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da Open Bizkaia txapelketa. Eliminatorioa da, Mouad Hinak esplikatu duenez: “Egunera bertara arte ez dakizu noiz eta zeinen kontra borrokatuko duzun".
Txapelketan, pisuaren, modalitatearen eta adinaren arabera mailakatuko dituzte kickboxing borrokalariak. Rigna eta bi tatami izango dira. Mouad Hina borrokatuko da ringean kikcboxingean eta tatamian, berriz, boxeoan, eta, Adur Odriozola tatamian borrokatuko da, hainbat modalitatetan” “Hartara, aukera handiagoak dituzu irabazteko”.
Izan ere, horretara doaz bi soraluzetarrak, “irabaztera”. Kontatu dutenez, azken aste honetan entrenamendu orduak “jaitsi” egin dituzte, “lesiorik-eta ez izateko eta txapelketan "fresko" egoteko. Baina aurreko asteetan oso gogor entrenatu dugu".
Bi sari izango dira biharko Open Bizkaia txapelketan: tatamian garaikurra eta ringean gerrikoa, pisu eta adin bakoitzeko onenari.
Emaitzak emaitza, dagoeneko beste hitzordu bat badute buruan Hinak eta Odriozolak, Euskal Herriko txapelketa, martxorako: "Uste genuen orain zela, baina ez, lehenengo Bizkaikoa da. Euskal Herrikoa, ezustekorik ez bada, martxoan izango da".