Beinke berba 'benetan' edo 'egiazki' adierazteko erabili izan da, Plazentziako hizkeran. Alegia, arrazoia emateko edo baieztapena indartzeko, askotan beinke-beinke forma errepikatuan. Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Beinke-beinke, zeinek pentzau bihar zeban halakorik"
- Euskara batuan: "Benetan, nork pentsatu behar zuen halakorik"
Iturria: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak jasotzen du, hain justu, Soraluzen oso erabilia izan dela dioen aipamen eta guzti: Es una palabra muy de Placencia que se ha perdido casi totalmente [...]. Gralmte. repetido, beinke-beinke 'hombre, hombre, en efecto!'" A. Oregi (comunicación personal).
Iturri osagarriak: Bergara aldeko hiztegiak eta Elhuyarren hiztegiak ere jasotzen dute esanahi berarekin. Euskara Batuaren Hiztegiak ez du jasotzen.