Bigarren etapa Gasteizen hasiko da eta, 210 kilometro egin ostean, Donostian amaituko da, helmuga aurretik Jaizkibel igo ondoren.
Debabarrenetik
Hirugarren etapak Zornotzan izango du hasiera eta oraindik ez dute esan zein izango den amaierako tokia, baina zenbait hedabidek aurreratu dutenez Baionan amaituko da. Dena dela, ofizialki esan dutena da lasterketa Debabarrenetik pasako dela.
Zornotzatik abiatu eta Durango zeharkatu ondoren, txirrindulariek Trabakua igo eta handik Markinara joko dute kostaldera heldu arte. Ondoren, lasterketa ekialderantz joango da Mutriku eta Deba zeharkatuz eta Itziarrera igoz. Handik kostaldeko bidea jarraituko du, Irunera iritsi eta muga zeharkatu arte.