Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtarrilaren 5etik 28ra bitartean iragarritako neurrien arabera, protokolo aldaketa ezarri eta horrek zuzeneko ondorioak izan zituen Gipuzkoako ikasleen kirol jardueran, lehiaketa bertan behera uztea proposatu baitzen. Jaurlaritzak proposamena onartu egin zuen eta urtarrilaren 10etik eskola kirolarekin lotutako lehiaketak bertan behera gelditu dira, ez ordea, federatutako kirolarekin lotutakoak.
Gaur, berriz, Osasun, Kultura eta Hezkuntza Saileko eta Euskadiko hiru foru aldundietako ordezkariek egindako batzarraren ondoren, jakinarazi dute asteburu honetatik bertatik berrekin ahal zaiela eskola kirolarekin lotutako lehiaketei. Halaxe gomendatuko diote asteon batzartuko den LABIren aholku batzordeari.