Marraseko alebinek partida garrantzitsuak dituzte Gasteizen, bihar

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 22a, 11:36

Marraseko alebin taldea. Argazkia: Marras.

Bihar, domeka, Soraluzeko Marras Irristaketa Taldeko alebin mailako ekipoak Euskadiko Txapelketako bi partida garrantzitsu jokatuko dituzte, Gazteizen. Emaitza txukunak eskuratuz gero, aurrerapausu handia egingo lukete ligako postuetan.

Biharko lehen partida 10:30ean jokatuko dute, Gazteizko Sumendi taldearen aurka, eta, bigarrena,13:30ean, Aguraingo Muskerrak taldearen kontra.

Marras taldeko entrenatzaile Iraitz Ibarzabalek esplikatu duenez, gaur gaurkoz, Soraluzeko taldea Euskadiko Txapelketako sailkapen orokorrean, erdiko aldetik behera dago, baina gainerako taldeek baino bi partida gutxiago ditu. Gainera, orain arte jokatutako partidak ligako talderik zailenetakoen kontra jokatu dituzte. 

Beraz, "biharko neurketetan emaitza txukunak ateraz gero, aurrerapausu handia egingo dute ligako postuetan! Irrist ta irrist, irristaka Aupa Marras!!", dio entrenatzaileak.

Infantil taldea

Marraseko infantil taldeari dagokienez, berriz, asteburu honetan atseden izango dute eta otsailean bueltatuko dira lehiaketara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.