Plazentziatarron berbak

Zein da 'Burutik beherakua' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2022ko urt. 21a, 09:07

Aste honetako berba ''Burutik beherakua" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Burutik beherakua berba meningitis gaixotasuna izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Burutik beharakuakin hil zan auzoko gizona"
  • Euskara batuan: "Meningitisarekin hil zen auzoko gizona"

Iturria: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda (Sorapedia).

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegiak jasotzen dute esanahi berarekin eta Elhuyarren hiztegiak katarro esanahiarekin. Euskara Batuaren Hiztegiak ez du jasotzen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.