Osakidetzaren "egoera larria" salatu dute eguerdiko elkarretaratzean

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 13a, 16:07

Gaurko elkarretaratzea anbulatorio aurrean.

Gaur, eguena, anbulatorioko osasun langileek 5 minutuko geldialdia egin dute 13:00etan, Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria leloarekin SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako elkarretaratzearekin bat egiteko. 40 bat herritarrek egin du haiekin batera protesta, gehienak pentsiodunen mugimenduko kideak.

Azken lau asteotan, osasun zerbitzu publikoaren eta bertako langileen alde egiten den bigarren protesta da eta beste bat ere badago deituta, urtarrilaren 23rako. Kasu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, 12:00etan.