Eskola kiroleko entrenamenduek aurrera darraite

Ubane Madera Zangitu 2022ko urt. 11a, 09:10

Abenduaren amaieran egin zuten asteburuko azken jarduna eskola kiroletik, izotz pistara irteera. Argazkia: Athlon.

Pandemia dela-eta azken egunotan agintariek hartutako neurriek ez die eragingo eskola kiroleko entrenamenduei, bai, ordea, zapatuetako jardunei. Bestela esanda, aste barruko entrenamenduei eutsi egingo zaie baina bertan behera geldituko dira asteburuetako ekintzak, oraingoz, urtarrilaren amaierara arte.

Ikastetxeetan moduan, eskola kiroleko entrenamenduetan egokitu egingo dituzte orain arteko ume taldeak, eskolako burbuila berberak mantentzeko.

Neurri hori hartuta, bere horretan segituko dute aste barruan egiten diren eskola kiroleko entrenamenduek. Aldiz, zapatuetan egiten diren txapelketako partidak zein bestelako ekimenak bertan behera geldituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.