Gipuzkoako Diputaziotik helarazitako azalpenaren arabera, gaueko zerbitzuak eteteko arrazoia da LABIak hartutako erabakia eta osasun egoeraren bilakaera. Halaxe azaldu du Rafaela Romero Mugikortasun diputatuak: “Lurraldebus LABIk ezarritako egoerara egokitzen da, eta, horregatik, gidariak eta garraio publikoaren erabiltzaileak kontuan hartuta, urtarrilaren 1eko eta 2ko gaueko zerbitzuak bertan behera uzten dira, eta murrizketa berrietara egokitzen dira hurrengo asteburuetan, gaueko zerbitzua eskainiz 02:00ak arte”.
Autobus zerbitzu publikoari buruzko Informazio gehiago behar duenak honako telefono zenbakira dei dezake: 900 300 340 (doakoa), astelehenetik domekara (08:00etatik 20: 00etara, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik).