11 puntuko gai-zerrenda izango du udalbatzarrak aztergai biharko osoko bilkuran. Batzuk nabarmentzearren, zenbait egitasmo garatu ahal izateko kreditu aldaketak proposatuko ditu Udal Gobernuak.
Horrekin batera, Santa Ana 32. zenbakiko etxebizitzaren erabilera erregulatzen duten oinarriak aztergai izango dituzte.
Udal ordezkariek mahai gainean izango dituzte bi lankidetza hitzarmen ere bai. Bata da egoera larrian dauden pertsonentzako neguko aterpetxeari buruzkoa. Eibarren dago, karmeldarren eraikinean. Beste da hitzarmena Dolmenen Ibilbidea kudeatzeko.
Adierazpen instituzionala eta mozioa
Horrez aparte, Debabarreneko enplegua eta tokiko garapena bultzatzeko Lanbidek diruz lagundutako ekimenak eskualdeko udalerrien esku lagatzeko hitzarmena aztergai izango dute.
Bestalde, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aldeko adierazpen instituzionala onartzea proposatuko dute eta azkenik, EH Bilduk mozioa aurkeztuko du, interes publiko goreneko proiektuen erregularizazio berriari buruzkoa.
19:00etan hasiko da batzarra eta izaera publikoa duenez, interesa duen edozein bertara daiteke.