Adur Odriozola eta Mouad Hina soraluzetarrak gogotsu joan ziren zapatuan K1 MASL borrokaldian parte hartzera. Gau-belaren egun berean bidaiatu behar izan zuten eta Madrilera nekatuta iritsi baziren ere, gau-bela "ondo joan" zela kontatu du Mouad Hinak.
Bi gazteek, bi minutuko hiru round egin behar zituzten. Hinaren kasuan, bigarren roundean lortu zuen garaipena. Esan duenez, aurpegian belauneko bat eman zio kontrario izan zuen Kiko Gil gazteari eta hark borrokaldia utzi egin zuen. Hori horrela, Mouad Hina izendatu zuten txapeldun.
Odriozolaren kasuan, berriz, epaileek erabaki behar izan zuten beraren eta Daniel Tyndyuk-en arteko rounden ondoren zein izendatu txapeldun eta “gutxirengatik” izan bazen ere, Tyndyuk izendatu zuten txapeldun.
Euskal Herrikoari begira
Kontuak kontu, bi gazteak oso nekatuta baina pozik bueltatu dira Madrilen izandako esperientziarekin. Kontatu dutenez, orain, egun batzuetan atseden hartuko dute eta ondoren buru-belarri ekingo diote urtarrilean jokatuko den Euskal Herriko txapelketa prestatzeari.