Euskararen Egun pozgarria izan zuten eskolan

Ubane Madera Zangitu 2021eko abenduaren 8a

Euskararen Eguna kantuz eta dantzaz lagunduta ospatu zuten Plaentxi Eskolan, joan den barikuan. Aldez aurretik geletan landutako pankartak baliatuz zabaldu zituzten lau haizetara euskararen aldeko mezuak. Gero, di-da, maskarak jaitsi eta talde-argazkiak atera zituzten. Eguna borobiltzeko, Atxolin Guraso Elkarteko kideek egindako txokolatearekin merienda ederra egin zuten. Argazkiak: Plaentxi Eskola eta Ubane Madera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.