Jokin Muñoz Olazabalek lehen pertsonan kontatu du Valentzian bizi izandakoa, barru-barrutik idatzi duen kronikan:
Abuztuaren 2an prestatzen hasi
"Valentziako maratoiko helburua aspalditik neukan jarrita COVIDaren ondorioz 2020ko dortsala 2021 pasatu ziatelako baina prestaketa abuztuaren 2an hasi nintzen prestatzen, ordutik maratoira egunero entrenatu dut.
Maratoiko prestaketan mila gauza pasatzen dira burutik; egun onak eta txarrak egoten dira eta sakrifizio asko eskatzen duen gauza bat da eta helburu bat jartzen dudanean, gauzak ondo egitea gustatzen zait.
"Jende guztia nigan bolkatu da, horrek poz handia ematen du, baina barrenean, mezua bidali zidaten guztiei ez nien hutsik egin nahi"
Azkenengo astea tentsio eta nerbio askorekin bizi izan dut. Aurrekoan esan bezala prestakuntza dena oso ondo joan da eta jende dena nigan bolkatu da. Horrek poz handia ematen du, baina barrenean mezua bidali zidaten guztiei ez nien hutsik egin nahi.
Eguna goizeko 5:30 hasi nuen, lasai gosaldu, preparatu eta 07:15ak aldera irteerara beroketatxo motz bat eginez gogotsu joan nintzen, azkenengo lau hilabeteko lan onaren emaitza on baten bila.
Irteeran lasai ibiltzeko aukera
Nire markarekin lehenengo kaxoirako lehentasunezko sarrera neukan, beraz lasai ibiltzeko aukera neukan. Irteera horietan, tentsioa eta urduritasuna nabarmena da, jende askoko irteera da eta eroriko batek lan guztia pikutara bota ahal dizu.
Niretzat irteera garbia eta erraza izan zen. Munduko maratoirik onenetarikoa korritzeak baditu bere abantailak; horietako bat marka guztietako denboren grupotxoak egiten direla da. Lehengo kilometroko pelotoi handitik grupotxoak egiten joan ziren.
"Orduantxe etorri ziren kilometro zailenak, erritmoa guztiz apurtu eta desgaste eta esfortzu handiko kilometroak heldu ziren"
Nire grupotxoa 10 lagunez osatutakoa zen eta inguruko korrikalarien erbiak aritu ziran lanean. Korrika berdin-berdin egin behar da baina zenbat eta babestuago joan hobe. Erritmo aldetik nahi nuena baino azkarragoa zen baina sentsazioak oso onak ziren eta erlojuak markatzen zizkidan datu denak ondo zeuden, gainera haizea lagun geneukan, beraz erabakia hartuta nuen eta hauekin jarraitzea erabaki nuen.
Erdi maratoia 1:12:12an pasatu nuen, karrera ona irteten ai zen, gorputza esfortzua eta jana ondo asimilatzen ari zen, baina 23. kilometrotik 35era haizeak zakar eta gogotsu joten zuen kontra eta aldamenez. Orduantxe etorri ziren kilometro zailenak, erritmoa guztiz apurtu eta desgaste eta esfortzu handiko kilometroak heldu ziren. Distantzia horretan, fisikoki ondo egoteaz gain mentalki ere indartsu egon behar da, mila gauza pasatzen direlako burutik.
Marka oso ona
"Gorputzean nuen sufrimenduarekin gozatzen ari nintzen"
Kilometro zailenak pasatu ondoren, 35. kilometroan lehenengo kalkulu eta pronostikoak egiten hasi nintzen eta gauzak okerrera joan ezean, marka oso ona irtengo zela banekien, beraz ez zegoen besterik. Bide honetan lagundu eta babestu nauten guztiez oroituz azkenengo kilometroak egiteko gogotsu nengoen. Zaila da ulertzea, baina gorputzean nuen sufrimenduarekin gozatzen ari nintzen, jendez betetako kaleak, noizbehinka zure izenaren oihuak… oso politak eta emozionanteak izan ziren azken kilometroak eta helmugako pasarelan 2:26ko denborak ikustea ikaragarria izan zen.
Helburua guztiz beteta eta egindakoarekin harro sentitzeko modukoa da.
Mikel Iñurrietarentzat
"Garaipen osoa berarentzat da, zenbat botatzen dudan faltan, manager onena zen"
Hau nire aitaginarrebari zor nion, "Mikel Iñurrieta" bere inizialak ere soinean eraman nituen lasterketan. Badakit nitaz harro egongo dela. Garaipen osoa berarentzat da, zenbat botatzen dudan faltan, manager onena zen.