Marras Irristaketa Taldeko bi jokalarik Euskal Selekzioarekin jokatuko dute, bihar

Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 19:02

Selekzioko jokalariak. Argazkia: Arkaitz Arana.

Marras Irristaketa Taldeko Naia Arana eta Irati Hernandez Euskal Selekzioarekin kontzentratuta daude atzoz geroztik, Bilbon. Bihar, domeka, bi partida jokatuko dituzte 14 urteko bi soraluzetarrek, Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketaren baitan. 

Selekzioko nesken taldean 14 lagun daude eta mutiletan beste horrenbeste, guztiak ere Zorrotzan, entrenatzen zein paetidak jokatzen. 

Naia Arana eta Irati Hernandez soraluzetarrei dagokienez, bihar goizean jokatuko dute lehen partida, Kataluniako Selekzioaren kontra, 10:15ean.  Arratsaldean, berriz, Gaztela-Leongo taldea izango dute aurkari, 16:30ean. 

Asteburuan jokatzen ari diren selekzioen arteko Espainiako Txapelketan, sei selekzio ari dira jokatzen, bi multzotan banatuta. Elkarren kontra jokatzen dute eta puntuazioaren arabera erabakitzen da zein doan finalerdira eta finalera.