Urteko lasterketarik garrantzitsuena, bihar Valentzian

Erredakzioa 2021ko abe. 4a, 11:39

Bihar, abenduak 5 jokatuko da Valentziako maratoia. Azken lau hilabeteotan, buru-belarri ibili da lasterketa hori prestatzen Jokin Muñoz soraluzetarra, berau du-eta urteko erronka nagusia. Azken orduak urduritasunez eta tentsioz bizi dituela kontatu du Valentziatik, hantxe dago-eta eguaztenetik, familiarekin, "42 kilometroetaz sufritzen disfrutatzeko gogoz".  Bihar, 08:15ean hasiko da lasterketa eta zuzenean ikusteko aukera izango da. Argazkiak: Irati Iñurrieta Gantxegi.

 

Bihar, ia 16.000 korrikalari ahaleginduko dira maratoiko 42 kilometroak egiten, tartean, Jokin Muñoz soraluzetarra. Muñozek korrituko duen seigarren maratoia da.

Ibilbide laua da, itsas-mailan egiten dena eta Valentziako kale handiak eta erdigune historikoa zeharkatzen du.

Marka gainditzea

 

Jokin Muñozek berak 2:28koa du maratoi batean egindako denborarik onena eta denbora hori gainditzea da bere buruari jarri dion helburua.

Bihar, 08:15ean abiatuko da irteeratik Muñoz. Lasterketa zuzenen ikusi ahalko da, ETB4n, Movistarren eta Teledeporten.

Elkarrizketa

 

Hona hemen atzo egindako elkarrizketa laburra:

 

Zelan zaude azken ordu hauetan?

Nire 6. maratoiaren bila etorri naiz Valentziara, 2018an bizi izan nuan esperientziak berriro bueltatu dizkit. Azken aste hauek urduritasunez bizitzen dira baina urduritasun eta tentsio hori edukitzea seinale ona da, 4 hilbete egunero entrenatzen eta 1.600 kilometroren ondoren domekan irteeran egongo gara lan denak ondo eginda eta 42 kilometroetaz sufritzen disfrutatzeko gogoz nago.

Zein da helburua?

Nire maratoiko markarik onena 2:28koa da eta hau hobetzera etorri naiz baina bi urte dira distantzia horretan konpetitu gabe. Dena den, jolastera etorri gara eta hori hobetzeko asmoz irtengo naiz gero ikusiko dugu lasterketan zer gertatzen den.

Hasiera batean egualdi haizetsua iragartzen ari dira baina ikusiko dugu zein puntutara arte kalte egin ahal digun.

Zale asko dituzu...

Asko eskertzekoa da familiaren eta lagunen partetik jasotzen ari naizen mezu animo eta berotasuna. Mila esker denei, benetan.