Lau partida etxean eta hiru kanpoan

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 26a, 15:01

Sorako 2. urteko alebinen taldea, joan zen asteburuan. ARgazkia: Gorka Zubiaurre.

Asteburu betea dute Sora Futbol Taldeko ekipoek datorren hau. Gorengo mailak bihar du hitzordua, Eibarren; kadeteek, berriz, Bergaran jokatuko dute, bihar baita ere. Jubenilek eta infantilek, berriz, etxean dituzte hitzorduak, bihar goizean. Azkenik, domeka goizean alebinen eta benjaminen txanda izango da.

Honakoak dira asteburuan Sorak dituen hitzorduak.

Bihar, zapatua:

  • Gorengo mailak Unben, Urkiren kontra, 12:30ean.
  • Gazte mailak Ezoziko futbol zelaian, Eibartarrak taldearen kontra, 16:30ean.
  • Kadeteek Ipintzan, Bergarako taldearen kontra, 11:45ean.
  • Infantilek Ezoziko futbol zelaian, Elgoibarren kontra, 11:45ean.

Domekan:

  • Alebin 1. urtekoek Ezoziko futbol zelaian, Urolaren kontra, 11:30ean.
  • Benjamin 2. urtekoek Ezoziko futbol zelaian, Elgoibarren kontra.

Emaitzak

Aurreko asteburuko emaitzei dagokienez, berriz, gorengo mailak 3-2 galdu zuen Beasainen kontra; jubenilek 1-2 galdu zuten Elgoibarren kontra; infantilek 3-2 galdu zuten Antzuolaren kontra eta kadeteek, berriz, irabazi egin zuten, Antzuolako taldearen kontra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.