0 KM KOMERTZIOAK

Yoga zentroa inauguratuko dute, gaur

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 26a, 11:49

Hainbat herritar yoga egiten Amaia Amorrekin, kiroldegian.

Gaur, barikua, yoga zentro berria inauguratuko dute Soraluzen. Amaia Amorrek gidatuko du eta Izpi Yoga Zentroa izena du. Estaziño kalean dago. Inaugurazioa egiteaz aparte, astelehenean eta martitzenean ate irekiak izango dira, interesa duena bertara dadin.

Gaur, 19:00etan inauguratuko dute Izpi Yoga Zentro berria, Estaziño 13ko behean. Amaia Amor soraluzetarrak gidatuko du. 

Amor martxoan hasi zen yoga integrala eskaintzen kiroldegian. Bi urte eman ditu formazio hori lantzen, Bilbon. Amorrek berak esplikatutako moduan, yoga integralak hainbat yoga mota uztartzen ditu, “hobeak diren yoga motak”. Interesa duen edozeinendako da aproposa, “yoga pertsonari egokitzen” zaiolako. 

Ate irekiak

Gaurko inaugurazioaren ondoren, datorren astelehenean eta martitzenean, ate irekiak izango ditu yoga zentro berrian, interesa duten herritarrak bertaratu eta diziplina hori probatzeko aukera izan dezaten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.