Plazentziatarron berbak

Zein da 'Jira' berbaren esanahia?

Aste honetako berba ''Jira" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Jira berba egoera edo gertaera baten martxa negatiboa izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran: fundamentua, ganora, martxa... Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Hau don jiria hau! Atzo parrandan eta gaur ohetik jaiki ezinda"
  • Euskara batuan: "Hau dun fundamentua hau! Atzo parrandan eta gaur ohetik altxatu ezinda!"

Iturria: Sorapedia Soraluzeko berbak.

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegiak jasotzen dute, ez ostera Euskara Batuaren Hiztegiak, ez behintzat esanahi horrekin.