Afizionatu mailako pilotari onenak, bihar Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 25a, 17:48

Txapelketaren aurkezpena. Argazkia: Jose Mari Lopez.

Bihar, barikua, afizionatu mailako pilotari onenak Arane kiroldegiko frontoian izango dira. Soraluzeko Pilota Elkarteak antolatzen duen El Diario Vasco - Abanca pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte. 21:30ean hasiko dira partidak. Sarrera doan da. 

Emakumezkoen lau t'erdikoak emango dio hasiera biharko pilota jaialdiari, Leire Garairen eta Myriam Arrillagaren arteko partidarekin.

Ondoren, promesa mailako partida jokatuko dute Eñaut Lizeagak eta Eskuzak Unai Amianoren eta Albenizen kontra.

Jaialdia borobiltzeko, nagusien mailako partida jokatuko dute Exposito eta Morgaetxebarria bikoteak Fernandez eta Mikel Etxeberria bikotearen kontra. 

El Diario Vasco-Abanca txapelketako finalerdiak Tolosan eta Eibarren jokatuko dira eta finala, berriz, Zarautzen. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.