Morkaikok antolatuta, Karakateko Igoera jokatu zuten atzo Elgoibarren, eta eguraldia lagun, ikusmina piztu zuen beste behin ere. Herritar ugari hurbildu ziren Kalegoen plazara lasterketaren hasiera ikustera, eta txalo artean agurtu zituzten Karakaterako bidea hartu zuten 78 lasterkariak.
Mikel Beunza (Alkotz, Nafarroa) izan zen lehena Karakateko puntarara iristen 28:13ko denborarekin, baina ez zuen lortu Iban Mururaren errekorra (26:17) hobetzerik.
Amore eman behar
Beunza Iñigo Alzola arrasatearrarekin parez pare ailegatu zen ikusleak pilatuta zeuden azken metroetaraino, eta emozioz beteriko bukaera eskaini zieten tontorrean ziren dozenaka lagunei. Nafarra gailendu zen esprint ikusgarrian, antxitxikari arrasatearra indar hustuta gelditu baitzen tontorretik 20 bat metrora, amore eman beste erremediorik ez zuen izan eta 11 segunduko aldea atera zion irabazleak. Tontorra ikutu eta bat bostekoa eman zioten elkarri, kiroltasunez, igoera ia guztia elkarrekin lehian egin baitzuten.
Zazpi emakumezko
Emakumezkoetan, Andrea Garai gasteiztarra izan zen nagusi 34 minutu eta 31 segundoko denborarekin, eta Mayi Mujika izan zen elgoibartarrik azkarrena (35:15).
Mendi lasterketako euskal selekzioko kide dira Garai eta Mujika. 2019ko igoera irabazi zuen Sonia Lopez ermuarrak egin du hirugarren emakumezkoetan. Aurpegirik onenaren saria Lore Bereziartuari eman zioten Morkaikokoek zeregin horretara jarritako lagunek. Zazpi emakumezkok hartu dute parte aurtengo ekitaldian.
Bi soraluzetar
Lasterketan, bi soraluzetarrek parte hartu zuten. Iñaki Goenaga izan zen helmugaratu zen lehena, seigarren, 30:01 denbora eginda. Bigarren partaidea, berriz, Mikel Hernandez izan zen. Hura 51. helmugaratu zen, 39:34ko denbora eginez.
Elgoibartar ugari
Bestalde, Gorka De La Horra izan zen lehen elgoibartarra. Hirugarren egin zuen 29 minutu justuko denbora eginda. Iker Eskibel sailkatu zen laugarren postuan, azken urteetan Idotorbeko txirrindulari igoera lau alditan irabazi eta proba horretako errekorraren jabe den eskoriatzarra.
Karakateko tontorrean jendea lepo bildu zen, eta giro bikaina izan zuten. Parte-hartzaileen jatorriari erreparatuta, elgoibartarrak izan ziren gehiengoa, 31 herritar guztira, baina Euskal Herriko ia toki guztietatik ailegatu ziren parte hartzaileak, eta bat Castelldefelsetik ere bai.
ARGAZKI-BILDUMA: 27.Karakateko Igoera, irudietan
27. Karatateko Igoera, sailkapena:
- Mikel Beunza (Alkotz) 28 minutu eta 13 segundo
- Iñigo Alzola (Arrasate) 28:24
- Gorka De La Horra (Elgoibar) 29:00
- Iker Eskibel (Eskoriatza) 29:40
- Ibai Angulo (Azpeitia) 29:57
- Iñaki Goenaga (Soraluze) 30:01
- Ruben Torres (Ermua) 30:22
- Julen Salaberria (Elgoibar) 30:25
- Alberto La Mariano (Azpeitia) 30:45)
- Jon Alberdi (Zestoa) 30:50
- Oier Elorza (Azkoitia) 30:51
- Oier Etxeberria (Azpeitia) 31:05
- Arnaitz Etxeberria (Idiazabal) 31:17
- Eneko Etxaniz (Elgoibar) 31:48
- Hasier Murua (Elgoibar) 32:10
- Eñaut Salegi (Itziar-Deba) 32:13
- Alberto de las Heras (Barakaldo) 32:22
- Josu Araistegi (Ermua) 33:44
- Iker Odria (Elgoibar) 33:45
- Eñaut Lertsundi (Ondarroa) 33:57
- Andoni Larrañaga (Lazkao) 34:06
- Andrea Garai (Gasteiz) 34:31
- Julen Esnaola (Tolosa) 34:40
- Arkaitz Gorostidi (Elgoibar) 34:55
- Iraitz Ferreira (Mendaro) 35:05
- Patxi Esnaola (Tolosa) 35:09
- Julen Cid (Elgoibar) 35:09
- Maddi Mujika (Elgoibar) 35:14
- Sonia Lopez (Ermua) 35:28
- Iker Arrillaga (Elgoibar) 35:30
- Iñigo Ortuoste (Elgoibar) 35:32
- Aitor Agirre (Abadiño) 35:38
- Joseba Ortega (Azpeitia) 35:54
- Ainhoa Lendinez (Elgoibar) 36:13
- Ayouz Hesine (Beasain) 36:52
- Txomin Buztindui (Ondarroa) 36:56
- Isi Hernandez (Gasteiz) 37:04
- Aitor Aranzamendi (Elgoibar) 37:11
- Javi De La Fuente (Beasain) 37:32
- Jose Luis Diez (Elgoibar) 37:33
- Jon Agote (Elgoibar) 37:41
- Juanan Martin (Elgoibar) 37:58
- Angel Quintana (Elgoibar) 38:09
- Unai Uzkudun (Elgoibar) 38:11
- Hodei Juaristi (Azpeitia) 38:15
- Gorka Mir (Elgoibar) 38:32
- Ricardo Ruiz (Gasteiz) 38:51
- Iñigo Otaegi (Elgoibar) 38:59
- Asier Bikendi (Gasteiz) 39:17
- Iñigo Olañeta (Aulesti) 39:22
- Mikel Hernandez (Soraluze) 39:34
- Alex Bergua (Elgoibar) 39:39
- Peio Angulo (Azpeitia) 39:45
- Ruben Martinez (Ondarroa) 39:50
- Aitor Fernandez (Bilbo) 39:59
- Jon Peli Uriguen (Elgoibar) 40:01
- Aimar Elizburu (Elgoibar) 40:31
- Jose Antonio Salgado (Altsasua) 40:39
- Beñat Gallastegi (Abadiño) 40:43
- Imanol Cerdeira (Elgoibar) 41:32
- Haritz Iriondo (Elgoibar) 41:44
- Jose Manuel Lopez (Ermua) 41:49
- Antxon Arizmendi (Elgoibar) 41:58
- Markel Goenaga (Elgoibar) 42:00
- Jon Aberasturi (Leioa) 42:05
- Pilar Arriola (Elgoibar) 42:13
- Ibon Caballero (Bergara) 42:20
- Maite Egaña (Zumaia) 42:54
- Salvador Millan (Castelldefels) 42:59
- Iker Panizo (Elgoibar) 43:09
- Iñigo Bravo (Gasteiz) 43:24
- Lore Bereziartua (Elgoibar) 43:31
- Anes Hernandez (Gasteiz) 45:18
- Aitor Elizburu (Elgoibar) 46:32
- Endika Bravo (Gasteiz) 47:42
- Juan Manuel Murillo (Bilbo) 49:00
- Alexander Bilbao (Elgoibar) 54:48