Plazentziatarron berbak

Zein da 'Hankalatraba' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko aza. 19a, 08:00

Aste honetako berba ''Hankalatraba" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Hankalatraba berba zerbaiten gainean bi hankak zabalik jartzea (aulkia, zaldia, beste pertsona bat...) izendatzeko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Astuan gainian hankalatraba jarri ta kalera esne partitzera".
  • Euskara batuan: "Astoaren gainean hankalatraba jarri eta kalera esnea partitzera". 

Iturria: Sorapedia Soraluzeko esamoldeak.

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegiak jasotzen dute, ez ostera Euskara Batuaren Hiztegiak.

Oharra: Bergara aldeko hiztegiak jasotzen duenez, "Txorro-morroka jokoan, gainean dagoenak behekoari hanka tripapean sartzen badio, ankalatraba! oihu egiten da, eta goikoak galtzen du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.