Barne-ekintzailetzako estrategia garatzeko asmoa duten edo garatzen ari diren enpresei, zuzendari nagusiei eta berrikuntzako zuzendariei dago zuzendua Enpresa Ekintzaile Programa. Lau saioz dago osatuta, azaroaren 24an, abenduaren 2an, abenduaren 16an eta abenduaren 21ean egingo direnak. Saioen gidaria, berriz, Iñaki Azpiazu izango da.
Lehen saioan estrategia landuko dute. Azpiazurekin batera, bertan izango dira Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria eta Xabier Alzaga BPTD Enpresa Elkarteko partaidea eta Danobat Group-eko zuzendaria.
Bigarren saioa, berriz, kultura eta pertsonen arlokoa izango da; hirugarrena ideiak eta proiektuak lantzekoa eta laugarrena eta azkena ingurunearekiko loturei buruzkoa (Beherago daude azalduta saioei buruzko xehetasunak).
Funtsezko alderdiak
Oro har, programa horrek enpresak egunerokotasunean barneratu behar dituen funtsezko alderdiak landuko ditu, antolaketa arinagoa izan dadin eta inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzen laguntzen du, berrasmatzeko, mantentzeko eta lehiatzeko abantailak sortzeko.
Ekintzaile Programan izena emateko epea zabalik dago; astelehenean, azaroaren 22an itxiko dute. Izena Basque Precision Technology District-en webgunean eman behar da, hemen klikatuta. Bertan dagoen formularioa bete behar da horretarako.
AZAROAK 24 [9:00-12:00] // Estrategia saioa
• Ekintzailetza estrategia-bektore gisa
• Estrategia korporatiboarekin lerrokatua
• Baliabideekin eta gaitasunekin bat etorriz, baina horien mende soilik ez
ABENDUAK 2 [9:00-11:00] // Kultura eta pertsonen arloko saioa
• Barne ekintzailetzako arloak
• Zehaztutako erantzukizunak, rolak eta funtzioak
• Ekintzaile izaera duten pertsonak taldean integratzea
• Metodo eta tresna berriak ikastea
• Erakundean komunikatzea
ABENDUAK 16 [9:00-11:00] // Ideiak eta proiektuak lantzeko saioa
• Intereseko koadranteak handitu eta fokalizatzen dituzten sareak eta antenak sortzea
• Baliabide eta gaitasunen mapa kanpoko erakundeei irekitzea balioa ekar dezaketen (berrikuntza irekia)
ABENDUAK 21 [9:00-11:00] // Ingurunearekiko loturak saioa eta itxiera jardunaldia
• Aukera estatikoen eta ez-dinamikoen inbutua
• Ideien/aukeren/teknologien oinarritutako ideien zorroa, partekatzeko metodologia erabiliz
• Bultzatu beharreko proiektuak hautatzea (ABC)
• Amaiera-saioa Ekintzailetza Korporatiboaren arrakasta-ereduak.
• Egindako lanaren aurkezpena