Domekako final handian bederatzi aizkolari izango dira lehian, sei gizon eta hiru emakume. Aizkolari horietatik bi eskualdekoak dira: Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarra eta Uxue Ansorregi mendaroarra. Gainerako zazpi aizkolariak ondorengoak dira: Aitzol Atutxa Atutxa II.a (Dima), Mikel Larrañaga (Azpeitia), Julen Alberdi Txikia IV.a (Azkoitia), Eneko Otaño (Beizama), Jon Irazu (Zizurkil), Iker Vicente (Otsagabia) eta Maika Ariztegi (Ituren).
Sarrerak eskuragarri
Finalerako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko www.aizkolaritxapelketanagusia.eus webgunean, 15 eurotan 18 urtetik gorakoentzakoak eta 5 eurotan adin txikikoentzakoak.
Antolakuntzak jakinarazi duenez, domekan GOL telebista kateak zuzenean eskainiko du finala.