Aittatu gaittue

Karakate mendia, “espektakularra”

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 16a, 09:12

Yon Gonzalez.

Yon Gonzalez aktore bergararrak Karakate mendia goraipatu du Deba eskualdeko lekurik “espektalularrena” dela esanez. Guía Repsoli emandako elkarrizketa baten egin ditu adierazpenok eta egunotan sare sozialen bitartez zabaldu dira berbok. Gonzalez Soraluzen izan zen egunotan zinemetan dagoen Erase una vez…Euskadi filma grabatzen, iazko iraila-urrian. 

Debagoienetik eta Debabarrenetik zer aukeratuko zukeen galdetuta, honakoa adierazi zion Yon Gonzalez aktoreak Guía Repsoli:

“Espektakularra den leku bat aukeratuko dut: Karakate mendia, Soraluzen (Placencia de las Armas); nire herri Bergararen ondoan dago eta bertan grabatu genuen pelikula. Errepidearen bidexka segituz eta gora igoz, goizean lainotuta dagoenean, laino guztiak zure azpitik ikus ditzakezu, muino guztiekin (…). Itsasoa ere ikus daiteke, lehenago garbitzen du-eta bertan. Alde batera begiratzen baduzu benetako itsasoa ikusiko duzu eta beste aldera begiratzen baduzu, lainoen itsasoa. Lekua benetan da polita. Han nagoen aldiro joaten ahalegintzen naiz. Goiztiarra naizenez, goizez igotzen naiz hara lasai-lasai eta gozamena da”. 

HEMEN klikatuta elkarrizketa osoa irakurgai.

 

Erlazionatuak