Blues Hotsak jaialdia

Programazioa Blues Hotsak 2021

Egoitz Unamuno 2021ko aza. 12a, 08:00

Jaialdiaren kartel iragarlea.

Azaroaren 19tik 28ra bitartean Blues Hotsak jaialdian programatuko diren ekitaldiak ondorengoak izango dira: 

Wartermelon Slim Blues Band (Kontzertua)

Ospetsua da blues munduan: kazetari, historialari eta kamioilaria dugu aldi berean, bizitza ikuspegi satirikoz aurkezten digu, politikari buruz eta gerraren aurka kantatuz... 

Azaroak 19, 20:00etan Herriko Antzokian. 

Izo Fitzroy banda (Kontzertua)

Soul eta Blues munduan ondo trebatutako emakume britainarra. Soul garaikidearen ahots nabarmenenetako bat dugu Izo Fitzroy. Gospelaren barruan hazia eta Motown zein rock klasikoaren soinuetan babestua.

Azaroak 20, 20:00etan Herriko Antzokian.

Eunice vs Mayka Edjole (Kontzertua)

A Beloved Tribute to Nina Simone's Music. Nina Simone artista eta aktibista ospetsuak Eunice zuen lehen izena. Grezieratik dator eta "garaipena lortzen duena" esan nahi du. Aukeratutako errepertorio honetan, bere ibilbide aberatsean ukitu zituen estilo eta genero guztiak batzen dira arrakasta handiko zenbait abestiren ondoan.  

Azaroak 21, 20:00etan Herriko Antzokian.

Janis Joplin: Little girl blue (Film proiekzioa)

Janis Joplin abeslariari buruzko dokumental musikala. Lanak musika asko du, baina musika hori abestu zuen emakumea nabarmentzen du, maitasunez, sakontasunez eta leuntasunik gabe. 

Azaroak 25, 21:00etan Herriko Antzokian.

Niko Etxart & Hapa-Hapa (Kontzertua)

Urte guztietako jakituria eta errepertorio anitz distiratsu baten jabe, bere beste sustrai nagusiaren ikerkuntza eta gozatze hutsean bermatzen du bere beste fazeta, jaialdi honetan izango den "bluesman"-a hain zuzen ere. Niko Etxart (ber)aurkitzeko luxuzko aukera.

Azaroak 26, 20:00etan Herriko Antzokian.

Koko-jean & The Tonics (Kontzertua)

Musikalki desberdinak diren lau munduren onentsuena proposatzen digu soul, erritmo eta groovez betetako eztanda bakarrean. Bartzelonan bizi den abeslari afro-katalan honek hankaz gora jarri zuen Bartzelonako soul eta rythm & blues eszena duela urte batzuk, The Tonics taldearekin abentura berri bila abiatuta. 

Azaroak 27, 20:00etan Herriko Antzokian.

Musika Eskolako Konboak (Kontzertua)

Soraluzeko Musika Eskolako ikasle eta irakasleek osatutako taldeak euren trebetasunak erakutsiz. Gertuko gozamena.

Azaroak 28, 13:00etan Herriko Antzokian.

Bluesaren zuzeneko mundua (Erakusketa)

Alex Rodriguez Cruz argazkilariak zuzeneko blues emanaldietan ateratako argazkiak. 

Azaroaren 19tik 28ra, erakusketa gelan.