Gaur, futbol partida

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 12a, 13:01

Gaur, barikua, ligako jardunaldiko partida jokatuko du Sorako gorengo mailako taldeak. Azpeitiko Lagun Onak taldea hartuko du, Ezoziko futbol zelaian. Bestalde, Sorako jubenilek izan ezik, gainerako talde guztiek domekan dituzte hitzorduak, baita futbol eskolako taldeek ere, denboraldiko lehen hitzorduak. 

Sailkapen orokorrean hirugarren lekuan dagoen Lagun Onak taldea izango dute aurkari Sorako gorengo mailako mutilek, gaur, 20:00etan, Ezoziko futbol zelaian. Bosgarren doa, berriz, Sora eta aurreko jardunaldiko partida galtzetik dator.

Bestalde bihar, zapatua, 09:30ean, Sorako infantil taldeak Eibarko Urki hartuko du, Ezoziko futbol zelaian. Ondoren, Azkoitiko Anaitasuna taldea izango da bisitari, 11:30ean, Sorako jubenilen kontrako partidan.

Sorako gainerako taldeek, berriz, domekan dituzte asteburuko hitzorduak. Alebinen 1. urtekoek eta benjaminen 1. urtekoek Arrasateko eta Urolako taldeak hartuko dituzte, hurrenez hurren, biek ala biek 12:00etan, etxean.

Alebinen 2. urtekoek eta benjaminen 2. urtekoak, berriz, Bergara eta Arrasatera joango dira, 12:30ean dute partida alebinek eta 09:00etan, benjaminek.