Non dago Mikel? Euskal Herria astindu zuen Estatu krimen baten historia

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 10a, 11:03

Bihar, eguena, Memoria eta Bizikidetza jardunaldien baitan, Non dago Mikel? dokumentala proiektatuko dute.

1985eko azaroaren 26an Guardia Zibilak Mikel Zabalza eta haren lehengusu Manuel Bizkai atxilotu zituen Donostian, eta, haiekin batera, Idoia Aierbe (Mikel Zabalzaren neska-laguna) eta Ion Arretxe. Orbaizetan, Mikel Zabalzaren anaiak ere atxilotu zituzten, Patxi eta Aitor, baina 10 orduren buruan askatu zituzten. Guztiei Terrorismoaren aurkako Legea aplikatu zieten, eta inkomunikaturik gelditu ziren. Biharamunean jakitera ematen da Mikel Zabalza desagertu dela. Bertsio ofizialak dio Bidasora bota duela bere burua eta ihes egin duela, guardia zibilei zulo baten kokapenaren berri ematera zihoazela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.