Benjamin, infantil nahiz alebin mailako partiduetan Erriberabeitiko taldeak gailendu baziren ere, partiduak amaitu ostean, "Iraitz Ibarzabal Soraluzeko taldearen entrenatzaileak adierazi zuen markagailuko emaitza dela "gutxienekoa" eta nabarmendu zuen partiduetako momentu askotan bizi izan zen "emozioa" eta "publikoaren berotasuna".
Goiz osoan zehar kantxan eta kantxatik kanpo ikusi zen bezala, atzoko jardunaldiak lehiakortasunetik beste izan zen kiroltasunetik, eta konbinazio horrek aho zapore gozoa laga zien frontoian batu ziren gaztetxo nahiz helduei. Zalantzarik barik, horixe izan zen atzo hockeizaleei inporta izan zien emaitza bakarra.
Datorren astean, infantilek ligako partidua jokatuko dute Gasteizen, Zaragozako Casablanca taldearen aurka.
Zenbaki saritua: 9330
Partiduak amaitu ostean, Marras irristaketa taldeak saskia zozkatu zuen eta zenbaki irabazlea (9330), Lola Perez de Heredia plazentziatarrari egokitu zitzaion. Bere partez, bere loiba eta birlobak jaso zuten saria.