Partida gehienak kanpoan

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 5a, 11:55
Sorako Beñat Goenaga joan den asteburuko partidan.

Asteburu honetan, etxetik kanpo dituzte hitzordu gehienak Sora futbol taldeko ekipoek. Bihar, hori bai, kadeteek Ezoziko Futbol Zelaian jokatuko dute partida, 11:30ean, Ilintxa taldearen kontra. Gorengo mailako taldeak, berriz, Aretxabaletan jokatuko dute, domekan.

Bihar, zapatua, Sorako kadeteek eta jubenilek dituzte partidak jokatzeko hitzorduak. Kadeteek sailkapenean lider doan Legazpiko Ilintxa taldea hartuko du Ezoziko futbol zelaian, 11:30ean. Jubenilek, berriz, Arrasaten dute hitzordua 18:15ean. Kasu honetan, Soraluzeko taldea da sailkapenean lider doana.

Infantil eta gorengo maila

Domekari dagokionez, berriz, Mutrikun jokatuko dute infantilek, 15:30ean. Infantilek ere partida zaila izango dute, liderra izango dute-eta arerio. 

Azkenik, gorengo mailako taldeak Aretxabaletaren kontra jokatuko du, domekan 18:30ean, Atxabalpen. Kasu honetan, Sora doa Aretxabaletaren aurretik sailkapen orokorrean, bosgarren, zehazki. Aretxabaleta, berriz, 9. lekuan dago.