Plazentziatarron berbak

Zein da 'Txiribizkau' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko urr. 29a, 09:03

Aste honetako berba ''Txiribizkau" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txiribizkau berba norbait alkohola edanda txispatu dela (zeharo mozkortu barik) adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Pixkat txiribizkauta habil, ezta?" "Bai, gaur pintxo-potia luzetxo joiak". 
  • Euskara batuan: "Pixka bat txispatuta habil, ezta?" "Bai, gaur pintxo-potea luzetxo zoak". 

Iturria: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda.

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak, Euskara Batuaren Hiztegiak eta Bergarako hiztegiak ez dute forma hori jasotzen, bai, ostera, txiri forma, itxura batean beste esanahi batzuekin lotuta bada ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.