Eskuz binakakoa, iluntzean, kiroldegian

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 22a, 14:42

Gaur, barikua, 19:15ean, Gipuzkoako Pilota Txapelketako eskuz binakako nagusien mailako partida jokatuko dute Arane kiroldegian. Aitor Mendizabal eta Ibai Bolinaga Azkoitiko Juaristi eta Juaristi bikotearen kontra lehiatuko dira. Bihar goizean, berriz, Jon Gallastegik eta Jurgi Rasconek dute partida, etxean, haiek ere.

Gaur, barikua, herriko pilota elkarteko kadeteek ere badituzte partidak, baina Lazkaon.

Bihar goizeko partidari dagokionez, 10:00etan hasiko da Gallastegiren eta Rasconen partida, Errenteriko bikotearen kontrakoa, Arane kiroldegian.

Herizek eta Santamariak, berriz, gomazko paletako partida dute, haiek ere bihar goizean, baina Hernanin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.