Plazentziatarron berbak

Zein da 'kirrinpot' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko urr. 23a, 10:00

Aste honetako berba ''kirrinpot" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Kirrinpot berba zerbaitetan huts egin eta porrot egin dela adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Jasotzen hasi eta kirrinpot egin jok". 
  • Euskara batuan: "Jasotzen hasi eta pot egin dik".

Horrez gain, intxaur jokoan tiratzaileak azertatu eta partida amaitu dela adierazteko ere esan izan da kirrin pot.

Iturriak: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda eta Soraluze Gogoan orrialdeko Juego de nueces kontakizuna. 

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak  eta Euskara Batuaren Hiztegiak ez dute kirrinpot forma jasotzen, bai, ostera, pot forma.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.