Bihar, eskuz binakako eta paletako partida bana jokatuko dituzte, etxean

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 14a, 15:58

Bihar, barikua, Gipuzkoako txapelketako bi pilota partida jokatuko dituzte Arane kiroldegian. 19:00etan hasita, eskuz binaka jokatuko dute Soraluzeko taldeko Ibarrak eta Caramanzanak Azkoitiko bikotearen kontra. Eta haien ondoren, gomazko paletan jokatuko dute Santamariak eta Fenandezek Zestoako bikoteren kontra. 

Nagusiek, berriz, Azpeitin jokatuko dute, bihar baita ere. Soraluzeko Mendizabalek eta Bolinagak Azpeitiko bikotearen kontra dute hitzordua.

Bi irabazi, bat galdu

Aurreko asteburuko emaitzei dagokienez, Ibarrak eta Caramanzanak 22-4 irabazi zioten Tolosako bikoteari. Bolinagak eta Mendizabalek, berriz, 19-22 galdu zuten eta azkenik, Santamariak eta Fernandezek 25-19 irabazi zuten Hernaniren kontrakoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.