Sorak irabazi

Atzo, zapatua, 2-0 irabazi zuen partida Sorako gorengo mailako taldeak Ikasberrikoaren kontra. Gainera, Sorak gol aukera gehiago izan zituen; adibidez, epaileak etxekoen beste bi gol bertan behera laga zituen, jokoz kanpo eta falta adierazi baitzuen lehenago. 

Nahiko eroso jokatu zuten Sorako mutilek azpeitiarren kontrako partida.

Lehen zatian indarrak parekatu samar ikusten ziren arren, 17. minutuan lehen gola sartu zuen Mikel Oregi Letuk. Hortik aurrera, lehen zatian etxekoek menderatu zuten jokoa eta horren adibide, beste bi gol ere sartu zituzten Sorakoek, nahiz eta ez izan arauzkoak.

Kontuak kontu, lehen zatia bukatzear zela 43. minutuan sartu zuen partidako bigarren gola Sorako Bienvenue Bio eibartarrak eta pozik joan ziren atsedenaldira Sorako jokalariak. 

Bigarren denboran, erasokor zelairatu ziren azpeitiarrak, baina eutsi egin zieten Sorakoek. Denborak aurrera egin ahala, geroago eta nabarikoagoa zen bisitarien nekea. Eta lehen zatian sartutako bi golekin amaitu zen norgehiagoka.