Bihar jokatuko dute Sorakoek

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 8a, 10:43

Bihar, zapatua, hiru hitzordu dituzte Sorako hiru taldek. Horietatik bi Ezoziko futbol zelaian dira. Besteak beste, gorengo mailako taldeak 16:30ean jokatuko du partida, Azpeitiko Ikasberri taldearen kontra.

Bihar, Sorako kadeteak izango dira partida jokatzen goiztiarrenak. Etxean, Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute Bergarako taldearen kontrako partida, 10:30ean.

Gazte mailakoek zein gorengo mailakoek, berriz, arratsaldean dituzte hitzorduak. Jubenilak Eibarrera joango dira, Unbera, Eibartarrak taldearen kontra jokatzera, 15:30ean.

Gorengo mailakoek, berriz, Ezoziko futbol zelaian hartuko dute Azpeitiko Ikasberri taldea. Azpeitiarrak 6. doaz ligaren sailkapen orokorrean eta soraluzetarrak, berriz, zazpigarren. Soraluzeko taldeak partidu bat irabazi du orain arte, justu orain dela bi aste etxean jokatu zuena.