Kreditu aldaketak, Ordenantza Fiskalak eta Olaldea hizpide, gaurko osokoan

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 6a, 09:01
Udal ordezkariak ekaineko udalbatzarrean.

Gaur, eguaztena, osoko bilkura egingo du udalbatzarrak, 12 puntuko gai zerrendarekin. Besteak beste, hainbat obra egin ahal izateko kreditu aldaketak izango ditu aztergai. Bestalde, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra zein datorren urteko ordenantza fiskalak ere hizpide izango dira. Batzarra 19:00etan hasiko da.

Gaurko batzarrean proposatuko diren kreditu aldaketak baliatuta, herrian hainbat obra egin eta bestelako jarduera batzuk bultzatu nahi ditu Udal Gobernuak.

Udal zerga eta tasei dagokienez, berriz, bihar, 2022ko Ordenantza Fiskalak aldatzea izango dute aztergai udal ordezkariek. 2021eko ordenantza fiskalak izoztu egin ziren, pandemiaren krisiari aurre egiten laguntzeko.  

Olaldea

Bestalde, Arane Udal kiroldegian eskaintzen den zerbitzuaren kontratua bukatzear dago eta zerbitzu hori lizitatzeko espedientea hastea eta haren pleguen onespena ere izango dute bihar mahai gainean.

Azkenik, bestelako gaien artean, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa puntual bat proposatuko du Udal Gobernuak, Olaldeako eremuarekin lotuta. 

Osoko bilkura 19:00etan hasiko da; izaera publikoa dauka batzarrak, beraz, interesa duen edozein bertara daiteke.

Gai guztiak

Hona hemen gai-zerrenda osoa:

  1. 2021ko uztailaren 7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. Kreditu aldaketak.
  4. 2022ko ordenantza fiskalen aldaketa.
  5. Taxia. 2022rako tarifen proposamena.
  6. Kirol zerbitzuen lizitazio espedientearen hasiera eta pleguen onarpena.
  7. Terrazak eta balkoiak ixtea arautzen duen ordenantza.
  8. Iñigo Gabilondo Gallastegik, bere izenean eta beste jabekideak ordezkatuz, Soraluzeko Udalaren alde egindako bere jabetzako  lur sailaren lagapena.
  9. Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko  udalaren eta ikastetxearen arteko hitzarmena.
  10. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.
  11. Ertzaintza eta udaltzaingoa elkarlanean aritzeko euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren, segurtasun sailaren bitartez, eta Euskadiko udalen arteko lankidetza-hitzarmena. Berrikuspena.
  12. Eskari eta Galderak.