Plazentziatarron berbak

Zein da 'tartakin' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko urr. 15a, 08:41

Intxaur tartarina. Argazkia: eskolaegunezegun.wordpress.com

Aste honetako berba ''tartakin" da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Tartakin berba zerbait edo norbait bizia, saltarina, urduria edo pazientxia gutxikoa dela adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

 

  • Plazentziako berbetan: "Hauxe da intxaurra tartakina!" edo "Horri pieziorri ondo hartu dotsazik neurrixak? Ze, hi tartakin samarra haiz ta ez nok fixatzen hirekin". 
  • Euskara batuan: "Hau da intxaur saltarina!" edo "Horri pieza horri ondo hartu dizkiok neurriak? Ze, hi pazientzia gutxikoa haiz eta ez nauk fidatzen hirekin".

Iturria: Sorapedia Soraluzeko esamoldeak.

Iturri osagarriak:  Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak jasotzen du eta Euskara Batuaren Hiztegiak ere bai, forma eta esanahi berarekin.