Plazentziatarron berbak

Zein da 'fiua' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 24a, 10:30

'Fiuka'.

Aste honetako berba 'fiua' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Fiua berba txistu hotsa izendatzeko erabili izan da eta erabiltzen da Plazentziako hizkeran; pertsonak edo beste edozerk sortutako hotsa izendatzeko (garai batean tailerreko sartu irtenak iragartzeko sirenari ere esaten zitzaion). Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Fiuka hator gaur be? Hik daukan umoria hik!". 
  • Euskara batuan: "Txistuka zatoz gaur ere? Hik dadukan umorea hik!". 

Iturria: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda

Iturri osagarriak: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak fiua jo esamoldea dakar, txistu jo esamolearen adieran, J.M. Elexpururen Bergara aldeko hiztegia lanean jasota dagoela aipatuz. Euskara Batuaren Hiztegiak, berriz, fiu forma jasotzen du, txistuaren onomatopeia gisa.