Urriaren 17tik 23ra, Valladoliden eta Segovian jokatuko dute 23 urtez azpikoen Munduko Pilota Txapelketa. Espainiako Selekziotik sei pilotari lehiatuko dira bertan eta bi izango dira Soraluzeko Pilota Elkarteko Manex Balerdi eta Ander Murua.
Debagoieneko jokalariek Goiena Komunikazio Taldeari esandakoaren arabera, txapelketan parte hartzeko “ilusioz” daude: "Txapelketa horretan Frantziako eta Espainiako selekzioak egotearekin batera egongo dira Mexikokoak, Kubakoak... Hitzordu polita da eta hor egoteko ilusioa dugu".
Ander Murua arrasatearra da eta antzuolarra da Manex Balerdi, baina biak ala biak Soraluzeko Pilota Elkartearekin entrenatzen eta jokatzen dihardute pilotan azken urteotan, Aitor Atxotegiren gidaritzapean.
Hemen klikatuta, ikusgai dago Goiena telebistan egin zieten elkarrizketa.