Asteburuan, Sorako hiru partida etxean

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 23a, 09:16

Sora Futbol Taldeko gorengo mailako, kadete mailako eta infantil mailako taldeek Ezoziko futbol zelaian dituzte asteburuko hitzorduak, zapatuan zein domekan. Gazte mailakoek, berriz, Azkoitin jokatuko dute, zapatuan.

Sorako gorengo mailako taldeak Zestoakoa izango du aurrez aurre. Sailkapen orokorrean, 9. postuan dago Sora eta 6. postuan, berriz, Zestoa. Zapatuan, 16:30ean jokatuko dute partida, Ezoziko futbol zelaian.

Zapatuan, baita ere, baina goizean, Oñatiko Aloña Mendi taldea hartuko du Sorako kadete mailakoak, 11:30ean, hori ere etxeko futbol zelaian izango da. Eta zapatuan, baina Azkoitiko San Juan futbol zelaian, 10:00etan jokatuko du Sorako gazte mailako taldeak.

Asteburua borobiltzeko, domekan, 11:00etan, Elgoibarko taldearen kontra jokatuko dute soraluzetarrek, Ezozian.