Futbol eskolako bilera

Erredakzioa 2021ko ira. 17a, 08:24

Datorren martitzenean, irailaren 21ean, Soraluze Futbol Taldeko futbol eskolari buruzko bilera informatiboa izango da. 18:30ean da hitzordua, antzokian.

2010-2013 urteen artean jaiotako umeen gurasoei zuzendutako deia da. Bereziki, 2013an jaiotakoen gurasoak bertara daitezen eskatu dute, ondoren, arropa banatuko baitute.

Sorako futbol eskolaren asmoa da irialaren 27an hastea entrenamenduekin. Bestalde, esperantza dute aurten partidak jokatzeko aukera izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.