Erruberan egin esamoldea "kanpaia jo!" edo gizonezkoen masturbazioa adierazteko erabili izan da eta erabiltzen da Plazentziako hizkeran eta inguruko hainbat herritakoetan (Eibar, Bergara, Elgoibar...). Adibidez, honela:
- Plazentziako berbetan: "Aspaldixan baraurik najaok, eta erruberan besterik ez juat egitten!".
- Euskara batuan: "Aspaldian baraurik nagok, eta masturbatu besterik ez nauk egiten!".
Esamoldearen jatorria behiak jeisteko erroei tira egiteko mugimenduan dago, horrek antzekotasun handia baitu gizonezkoen masturbazioarekin.
Iturria: Gaztea.ahotsak.eus edo Berbeta berua. A. Telleria, (Badihardugu Elkartea 2003).
Oharra: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak bere horretan jasotzen du esamoldea, J.M. Elexpururen Bergara aldeko hiztegia lanean jasota dagoela aipatuz. Euskara Batuaren Hiztegiak , berriz, errobera berba jasotzen du baina bakarrik gurpila berbaren sinonimo modura.