Istripua arina izan da

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 16a, 12:01

Duela ordu eta erdi gertatutako istripua arina izan da. Handik bueltatu berri den udaltzainak emandako xehetasunen arabera, ez da zauriturik izan. Autoak aurreko aldean hartu du kolpea eta horren eraginez, errubera barrura sartu zaio. Autobusak, berriz, 11:30ak aldera bere bidea segitu du.

Istripua izan duten bi ibilgailuak Eibarerrako noranzkoan zihoazen. Autoa aurretik zihoan eta Mendiolako industrialdeko zubian buelta hartu eta atzera ere errepidera irten denean, atzetik zetorren autobusaren kolpea hartu du.

Esandako moduan, baina, kolpea ez da bortitza izan eta istripuak ez du larritasunik izan.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.