Gaur hasiko dira rugby saioak

Hainbat ume eta heldu errugbian, aurtengo Rugby Egunean. Argazkia. Fernan Oregi.

Gaur, eguaztena, abiaraziko du 2021-2022. ikasturtea Sora Rugby Taldeak. Iaz moduan, eguaztenero egingo dituzte entrenamendu saioak, Ezoziko Futbol Zelaian. Kirol jarduera hori probatu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera, “guztiz zabalik dago taldea eta ez izan dudarik ongi etorriak izango zaretela”, esan dute.

Gaur, 18:30etik 19:30ak arte ibiliko dira errugbian Ezoziko Futbol Zelaian. Iazko taldeak aurten ere segituko du, baina Sora Rugby Taldetik azpimarratu dute ateak zabalik dituztela errugbia ezagutu eta berau praktikatu nahi duen edozeinendako. Gogora ekarri dute ez dutela “inolako diru-ordainik eskatzen, kirola gozatzeko gogoa nahikoa baita”.

Norbaitek parte hartu nahi badu eguaztenetan futbol zelaira bertaratzearekin nahikoa dauka; bestela, honako telefono zenbakira dei daiteke: 676 89 04 75 (Enekoitz).