Plazentziatarron berbak

Zein da 'erregular' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 10a, 11:30

Aste honetako berba 'erregular' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Erregular berba "jakina!" edo "bai, noski!" adierazteko erabili izan da eta erabiltzen da oraindik ere Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela:

  • Plazentziako berbetan: "Zeu be bazatoz orduan?" "Erregular!".
  • Euskara batuan: "Zu ere bazatoz orduan?" "Bai, noski!". 

Iturria: Plazentziako berbak eta esamoldeak Antxon eta Edu Oregi (1995).   

Oharra: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak ere jasotzen du forma eta esanahi berberakin, eta antzeko beste esanahiren batekin ere bai.  Euskara Batuaren Hiztegian, berriz, 'erregular' berba jasota dator baina adjetibo forman: poligono erregularra, bertsolari erregularra, aditz erregularra...  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.