Plazentziatarron berbak

Zein da 'alatian' berbaren esanahia?

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 3a, 11:00

'Alatian', bizkar estiloan, igeri.

Plaentxia.eus-ek, Plazentziako berbetako berba edo esamolde bat argitaratuko du barixakuero. Lehenengo berba 'alatian' da. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Alatian berba edo aditza bizkar estiloan igeri egitea adierazteko erabili izan da Plazentziako hizkeran. Adibidez, honela erabili izan da:

  • Plazentziako berbetan: "Alatian be ondo egiten jok igari".
  • Euskara batuan: "Bizkar estiloan ere ondo egiten dik igeri". 

Iturria: Ramiro Larrañagaren berba zerrenda

Oharra: Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak jasotzen duen forma da: alatean. "ur gainean, azalean, flotatzen".  Euskara Batuaren Hiztegian, berriz, ez da jaso. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.