Hiru gazte hil dira goizeko istripuan

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 2a, 17:14

Suhiltzaileak sua emendatzen. Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak

Gaur goizean AP-1ean gertatu den istripuan Herbehereetako hiru gazte hil dira. Horietako bi anaiak ziren, 19 eta 20 urtekoak, eta, istripuan bertan hil dira. Hirugarrena, berriz, 20 urteko haien laguna zen eta ospitalean hil da.

Segurtasun Sailak emandako xehetasunen arabera, autoaren eta kamioiaren arteko txokearen ondorioz, Opel Mokka autoko hiru bidaiarietako bi barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Horrez gainera, kamioiak zeramatzan lasto-fardoetako batzuek su hartu dute eta suhiltzaileek emendatu dute sutea.

Istripuaren ondorioz, eten egin dute AP-1eko zirkulazioa Eibarko noranzkoan. Larrialdi zerbitzuek esku-hartzea bukatu ondoren, garbiketa-lanak egin dituzte. 15:00etan zabaldu dute autobidea guztiz.

Erlazionatuak

Bi hildako AP-1ean, Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2021 ira 02 Soraluze