Segurtasun sailak emandako xehetasunen arabera, istripua 10:05ean gertatu da, AP-1 autobidean, Maltzagarako lotunean, Soraluzeko zatian.
Lasto-fardoz beteta zihoan kamioi batek eta Opel Mokka markako auto batek elkar jo dute eta kolpearen ondorioz, auto barruan zihoazen bi gizon gazte hil egin dira eta hirugarrena Donostiako ospitalera eraman dute. Ertzaintzak oraindik ezin du hildakoei buruzko xehetasun gehiago eman.
Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak ere bertaratu dira istripura eta dagoeneko eurek bukatu dute esku-hartzea. Edozelan ere, AP-1eko erreiak itxita segitzen du Eibarrerako noranzkoan, ierrepidea garbitzeko lanak egiten ari baitira oraindik, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea falta da.